Galdu egin du Portland San Antoniok Txapeldunen Ligako ligaxkako bigarren jardunaldian, Errusian. 34-26 nagusitu zaio Txehovskie Medvedi taldea. E Multzoan ari dira.
Iruñeko klubak salaketa jarriko du Txehovskie Medvediren aurka Europako Federazioan, bisak lortzean Errusiako klubak hamaika traba jarri dizkiolako arrazoituta. San Antonioko Danjel Saric atezain bosniarrak, Renato Vugrinec eskuin alboko esloveniarrak eta Ratko Nikolic pibot serbiarrak arazoak eduki dituzte hegaldiekin eta gaur goizean heldu dira Txehovera, partida hasi baino ordu eskas batzuk lehenago.
Bi taldeek irabazi egin zuten ligaxkako aurreneko jardunaldian.
Eskubaloia
Portland San Antoniok galdu egin du Errusian
Txehovskie Medvedik 34-26 irabazi dio Txapeldunen Ligako ligaxkako bigarren jardunaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu