Portlandek gogotik lan egin behar izan du Alcobendasen irabazteko

Dominikovicen belauneko lesioak Iruñeko taldearen ligako bigarren garaipena ilundu du (29-33)

Erredakzioa
2008ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Portland San Antoniok sendo ekin dio Asobal Ligari, jokaturiko aurreneko bi partidak irabaziz. Atzo hutsune askorekin egin zion bisita Alcobendas gogotsuari, eta majo kostata izan zen arren, azkenean Iruñeko jokalarien maila teknikoak erabaki zuen partidak (29-33). Garaipenak, baina, izan zuen albiste txarrik ere, min harturikoak gutxi ez balira bezala Dominikovicek lesio larria egin zuen belaunean. Albokoak gaur jakingo du zenbat denbora igaro beharko duen jokatu gabe.

Alcobendasek estu hartu zuen Portland. Ordezko askorekin joan zela jakinda defentsan gogor aritu zen. Lehen minutuetan Iruñeko taldeak hiru goleko errenta txikia lortu zuen (9-12, 20. min.), baina etxekoek ez zieten ihes egiten utzi. Alcobendasek hortzak estutu eta lan egin beharko zuela gogoratu zien Portlandeko jokalariei. Atsedenaldirako oreka bueltan zen (15-16).

Bigarren zatian Portlandek bi goleko errenta lortu zuen, eta Dominikovicek min hartu bazuen ere ondo eutsi zion. Une erabakigarrietan Portlandeko jokalarien maila agerian gelditu zen. Nikcevic, zazpi golekin, izan zen gehienetan ardura hartu zuena. Albokoaren golak etxekoen sugarra itzali zuen. Bere alboan Vugrinec, zazpi golekin, eta Ruesga, bederatzirekin, nabarmendu ziren. Asteazkeneko partidan Portlandek Leoni egingo dio bisita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.