Portugaletek berdindu egin du, eta Real Unionek astindua jaso

Bizkaitarrek aurre egin diote Getaferi (1-1). Gipuzkoarrek, ordea, ez dute aukerarik izan Sevillaren aurka (0-4)

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Portugaletek eta Real Unionek oso aldarte ezberdinarekin bukatu zituzten atzo Espainiako Kopako final-hamaseirenetako joanekoak. Bizkaitarrek pozik amaitu zuen, pozik hiru koska gorago dagoen talde bati aurre egin ziotelako. Bana amaitu zen partida: Sardinerok sartu zuen Getaferen gola seigarren minutuan, eta Bergarak berdindu 52. minutuan. Emaitza bikaina da. Litekeena da ezer gutxirako balio izatea, Getafek etxean jokatuko baitu itzulikoa. Halere, Portugaletek burua tente esango du agur, agur esaten badu.

Real Unionek, ordea, burumakur esango du agur. Irungo taldeak bazuen orain bi sasoi egindako lana errepikatzeko itxaropena. Atzo, ordea, Sevillak ez zion aukerarik eman. Ondo eutsi zion Lehen Mailako taldeari lehen 45 minutuetan, baina aurreneko zatiaren hondarrean Negredok gola sartu zuen. Kolpe latza izan zen. Gainera, atsedenalditik bueltan epaileak penaltia adierazi zuen Sevillaren alde, eta Yuri kanporatu. Negredok huts egin zuen penaltia, baina hogei minutu geroago, ez zuen barkatu, eta bigarren gola sartu zuen. Gol horrek lur jota utzi zituen irundarrak, eta bisitariek ondo aprobetxatu zuten beste bi gol sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.