Portugaletek hutsean berdindu du Getafen, eta lehiaketatik kanpo geratu da
Hirugarren Mailan jokatu arren, bizkaitarrak nor baino nor aritu dira Lehen Mailako taldearen aurka
Portugaletek gertu izan zuen atzo Espainiako Kopako final-hamaseirenetako ustekabeko nagusia ematea. Ustekabekoa baita Hirugarren Mailako talde batek Lehen Mailako bat kanporatzea. Eta Bizkaiko taldeak gertu izan zuen balentria. Atzo Getafen (Espainia) gol eskas bat sartzea falta izan zitzaion bakarrik. Baina ez, ez ziren fin aritu bizkaitarrak ate aurrean, eta ez zituzten aprobetxatu izandako aukera apurrak. Getafe ere antzu ibili zen erasoan—lau zutoin jo zituen—, baina berdin izan zion, joaneko partida bana amaitu zenez, nahikoa zuen golik ez jasotzea pasatzeko. Eta hala izan zen. Hutsean amaitu zen neurketa, eta aurreikuspenak bete ziren: Lehen Mailako taldeak egin zuen aurrera, eta Hirugarren Mailakoa geratu zen lehiaketatik kanpo. Portugaletek, halere, burua tente esan dio agur Kopari, inor ez baita hari irabazteko gai izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu