Portugaletek irabazi du Lekeitioko Ikurrina, San Antolin jaietan jokatu ohi dena. Ez da ligetarako puntuagarria izaten, baina, garai honetan jokatzen denez, San Miguel ligara igotzeko eta jaisteko kanporaketan ariko direnentzat erreferentzia ona izaten da. Han ziren atzo Orio, Cabo da Cruz eta Chapela, Portugaleterekin batera; Zierbena bakarrik falta zen kanporaketako parte hartzaileen artean. Erraz irabazi zuen KAE 1 ligako irabazleak (20.22): 12 segundo atera zizkion Lekittarrari (bigarren txandan aritu zen), 27 Oriori, eta 36 Amegroveri; Cabo da Cruzi 38 kendu zizkion, eta Chapela oso atzean geratu zen, ziaboga bat estriborretik eman eta gero. Azken txandan joan zen garailea, Orio, Amegrove eta Zumaiarekin, eta, kaleen arteko aldea baliatuz, aise irabazi zuen.Itsasoan mugimendua zegoen, eta kaleen arteko aldea handitu egin zuen horrek.
Getaria KAE 1etik gertuago
KAE 1era igotzeko lehian lehen estropada zeukaten atzo KAE 1eko bi talderik kaskarrenek eta KAE 2ko bi onenek, Pasaian. Eta Getariak eman zuen lehen kolpea. Getariak zazpi segundo atera zizkion Ondarroari, 43 Arkoteri, eta 48 Getxori. Gaur Colindresen (Kantabria, Espainia) izango dute bigarren saioa (13:00), eta Getariak dena eskura dauka.
Portugaletek irabazi du Lekeitioko jaietako ohiko estropada
Erraz menderatu ditu San Miguel ligako kanporaketan aurkari izango dituen Orio, Cabo eta Chapela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu