Iker eta Eneko Pou anaiek aurten Himalaian horma handi bat eskalatzeko xedea dute, gaur jakinarazi dutenez. Iazko urtea orain arteko onentzat jo dute, Efe berri agentziari esan diotenez, eta Himalaiako hori litzateke aurtengo helbururik handiena.
Hain justu, udaberrirako planak egiten ari dira, sei edo zazpi mila metroko "horma" bat eskalatzeko asmoz. Adierazi dutenez, oraindik ez dakite bide berri bat ireki edo "bide mitiko" batean egin saioa.
Azkenaldian Patagonian aritu dira Pou anaiak, psicobloc-a egiten.