Futbola

Pouso da Eibarreko entrenatzaile berria

Sestaon aritu da azkeneko bost urteetan. Mandiola ordezkatuko du.

2008ko ekainaren 16a
17:41
Entzun
Juan Carlos Pouso izango da Eibarreko entrenatzailea datorren denboraldian, gaur klubak iragarri duenez. Manex Mandiolaren lekua hartuko du. Honek lehengo astean jakinarazi zuen ez zuela segituko.

Espainiako Bigarren B Mailan aritu da denboraldi honetan Pouso, Sestaon; bost urte egin ditu han. Eibar, berriz, Bigarren A Mailan dago. Bizkaitarra da eta 47 urte dauzka.

Eibarrek gaur esango dio agur denboraldiari; Arraten afaria egingo dute, ohi bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.