Lehenengo zatian poz iturri izan da Eibarko taldea bertako jarraitzaileentzat. 0-3 jarri da aurretik, ahalegin gehiegi ere egin gabe, eta kontrarioaren hanka sartzeei esker. Tarte horrek, baina, lasaitzea ekarri die, eta horrek markagailua erabat aldatzea. Espanyolek ez ditu aurreneko zatian egindako hutsak errepikatu bigarrengoan, eta partidaren azken unean, 92. minutuan, berdindu egin du. Porrot itsurako berdinketa izan da.
Sergi Enrichek sartu du Eibarren aurreneko gola, 23. minutuan. Diego Reyes sartu su bigarrena, bere atean, lau minutu geroago. Hirugarrena, Kike Garciak 44. ean. Espanyolen aurrena Hernan Perezek 73. minutuan; bigarrena Piattik 90.ean; eta Baptistaok azkena.