Batzuk triste edo arduratuta. Beste batzuk hainbestean edo lasai. Eta gutxi batzuk, pozik edo zoratzen ere; beren artean, baina zoratzen. Hurrengo urtean Alemanian egingo den Munduko Kopako multzoen zozketa egin zen atzo Leipzigen. Eta sentsazioak, arestian aipatutakoak; edozein zozketaren ondoren azaleratzen diren horietakoak.
Badira, edozein futbolzalerentzat erakargarriak diren multzoak. Badira, zer esana eman dezaketenak. Eta badira, azkenik, gatz eta piperrrik gabekoak; hau da, itxuraz aspergarriak direnak. C multzoa, esaterako, erakargarria da. Argentinak, Boli Kostak, Herbehereak eta Serbia eta Montenegrok neurtuko dituzte indarrak horretan. Faboritoak, itxuraz, amerikarrak. Dena den, 2002ko Munduko Kopako irabazteko faboritoak ere baziren eta porrot egin zuten. Orduan ere multzo latza tokatu zitzaien (Suedia, Nigeria eta Ingalaterra). Oraingoa, ordea, ez da hura baino samurragoa. Izan ere, afrikarrek geroz eta hobeto egiten dute futbolea. Fisikoki apartak, taktikoki garai batean baino asko ere indartsuagoak dira. Munduko Kopa bakoitzen, Afrikako selekzioren bat bikain ibiltzen da. 2002an, Senegal izan zen (Final-laurdenetara heldu zen). Horregatik, kontuz Boli Kostarekin. Beldurra eragiteko moduko euskarriak aurrelaria du: Drogba. Herbehereak, berriz, talde dotorea, talentuduna zelairatuko du, beti bezala. Halere, edozertarako gai da; onerako zein txarrrako. Azken urteetako arantza atera nahi du, Marco Van Basten handiaren gidaritzapean. Serbia eta Montenegrok, aldiz, ez ditu garai bateko izarrak, baina sendotasunean oinarrituta, ongi sailkatu da. Kezman bere taldekideen lana borobiltzeko gai bada, argi eurekin.E multzoa zer esane amen dezake. Italia, Italia da. Totti, Del Piero, Gilardino, Nesta... izen handiak, dizipilan handia. Gaizki jokatzen duela diote aditu haundiusteek, baina inorrek ez ditu parean ikusi ere egin nahi. Txekiak, berriz, Nedveden eta Poborskiren belaunaldiaren itzalean lehiaketa ona osatu nahi du. Azkeneko Europako Txapelketan ondoen jokatu zuen taldea izan zen. Ghana, berriz, indartsua da oso eta AEB ez da garai bateko. Ezin ahaztu azkeneko Munduko Kopan final-laurdenetara iritsi zela.Antolatzaileak, Alemaniak alegia, zorte dezente izandu. Beste horrenbest esan liteke Brail txapeldunaz eta Espainiak,aitzitik, ustez erasoena den mulztoan jokatuko du.Zoriak erabaki zuen atzo, lehiaketaren egituraketa. Batzuek, Roger Milla eta Cruyff madarikatu zituzten; beste batzuek, aldiz, ez.
FUTBOLA. ALEMANIAKO MUNDUKO FUTBOL KOPA
Pozik, arduratuta...edo zoratzen
Multzo batzuk erakargarriak diren bitartean, beste batzuk gatz eta piperrik gabekoak dira; ikustekoa izango da, esaterako, Argentinak, Boli Kostak, Herbehereak eta Serbia eta Montengerok edukiko duten lehia; antolatzaileak eta Brasil, zortedun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu