Txirrindularitza

Priamo aurrena Giroan

Alan Perez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia bigarren iritsi da.

2008ko maiatzaren 15a
16:19
Entzun
Mateo Priamok irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko seigarren etapa: Potenza-Peschici (231 kilometro). Alan Perez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia bigarren izan da, zazpi segundora. Biek jokatu dute etapa eta azkarragoa izan da Priamo.

66. kilometroan dozena bat ziklistek ihes egin dute, Priamo eta Perez tartean zirela -ordu laurdeneko tartea lortu dute-, eta 222.ean biek aldegin dute haiengandik. Bikotearen ondoren sakabanatuta heldu dira besteak. Tropel nagusia 11.31ra iritsi da.

Giovanni Visconti jarri da Giroko lider.

Bihar korrituko dute itzuliko zazpigarren etapa: Vasto-Pescocostanzo (180 kilometro). 118. kilometroan hirugarren mailako mendatea izango dute, 131.ean lehen mailakoa eta 166.ean bigarrengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.