David Moyesek hilabete pasa bakarrik darama Donostian, baina honezkero badaki Athleticen partidak bereziak direla, hala azaldu du behintzat Xabi Prietok gaur goizean. «Biharko partida oso garrantzi tsua dela esan digu. Norbaitek jada azaldu dio derbiak, hemen, bereziak direla».
Kapitainaren ustetan oraindik goizegi de entrenatzaile berriaren eskua nabaritzeko, baina lehiakorrak izateko eskatu diela onartu du, bihar bereziki. Bere ustez Athletici hobeto iritsiko da derbira, «azken hilabetean asko egin duelako gora», baina aurreko jardunaldian bi taldeek lorturiko emaitza txarrak bien egoera berdintzen duela esan du.
Realak itxura kaskarra eman zuen VIla-Realen, eta orduko hanka sartzeak konpontzeko asmoz aritu dira aste osoan. Halere, itxaropentsu dago biharkoari begira. «Atleticoren aurka eman genuen maila iristen bagara, irabaziko du».