Prigioni eta San Emeterio gabe jokatuko du Caja Laboralek Bartzelonan
Bartzelonak iraganeko distira berreskuratu du Kopaz geroztik, eta Baskoniak aukerarik ez du ia-ia (20:00, TDP)
Dusko Ivanovic kanporaketetan pentsatzen hasi da. Hirugarren postua ondo lotua du Baskoniak, eta San Emeterio eta Prigioni, taldeko bizkarrezurra osatzen duten jokalari bi Gasteizen geratzeko erabakia hartu du. Biek arazo fisikoak dituzte, eta arriskuak hartzea onurarik ez duela ekarriko ikusita, ez du zalantzarik izan. Biekin nahiko zaila da gaur egungo Bartzelona menderatzea, baina biko hori gabe, ezinezkoa ia-ia. Besteak beste Heurtelek ez duelako bermerik ematen, Prigioni ordezkatzeko. Pau Ribas izango du alboan, baina bien lan onaz gain, miraria beharko du Baskoniak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu