Protagonistak

2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

DAVID MONCOUTIE



Monumentu bat merezi du



Jaioterria. Provins (Frantzia).

Jaioteguna. 1975eko apirilaren 30a.

Ibilbidea. Cofidis (1997tik).

Lorpen garrantzitsuenak. Tourreko bi etapa; Vueltako lau etapa eta mendiko hiru maillot; Dauphineko bi etapa; Euskal Herriko Itzuliko etapa bat; Nazioarteko Kriteriumeko etapa bat; Alcobendasko klasikoa (eta etapa bat); Etorkizuneko Tourreko etapa bat; Limousingo Tourreko etapa bat; Mediterraneoko Itzulia (eta hiru etapa); Luganoko Sari Nagusia; L'Aineko Itzulia; Hegoaldeko Ibilbidea itzulia (eta bi etapa); eta zilarrezko domina Frantziako erlojupeko Txapelketan.

EGUNEKO GALGA

Haizeak gogor jo du igoeraren azken aldera



Igotzaileek ezaugarri baten arabera erabakitzen dute normalean erasoa jotzea edo tropelaren babesean geratzea: haizearen indarraren arabera. Manzanedan gora, azken kilometroetan, gogor astindu zuen haizeak, eta horregatik geratu ziren txirrindulari gehienak babesean. Igandean La Covatillan gora gertatu bezala, atzo ere haize-babes txikiak ikusi ahal izan ziren Manzanedan gora.

EGUNEKO IPURTERREA

Mathias Frank



Etapa hastearekin batera jo zuen erasoa Carlos Barredok (Rabobank), eta atzetik segika joan zen Mathias Frank (BMC). Tropelak ezerezean utzi zuen ihesaldi saioa, baina behin hamabost laguneko ihesaldia sortuta, kontraerasoan saiatu zen berriz ere. Azkenerako ezinean geratu arren, saiatuenaren saria merezi zuen atzo Frankek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.