DANI MORENO
Taldeburu izateko ere ez da herrena
•Jaioterria. Madril (Espainia).
•Jaioteguna. 1981eko irailaren 5a.
•Ibilbidea. Relax-GAM (2004-2007), Caisse d'Epargne (2008-2009), Omega Pharma-Lotto (2010) eta Katuxa (2011tik).
•Lorpen garrantzitsuenak. 2006an Alentejoko Itzuliko etapa bat eta Alcobendasko klasikoko beste bat; 2007an Montjuiceko Igoera, San Luisko Itzuliko etapa bat, eta Chihuahuako beste bat; 2008an Euskal Bizikletako etapa bat; 2009an Chihuahuako Itzuliko etapa bat; eta 2011n Burgosko Itzuliko etapa bat eta Vueltako beste bat.
EGUNEKO BEROTUA
37 gradu izan dituzte berriz ere etapan zehar
Bazako irteeran 29,5 gradu zeuden, eta gero etapan zehar 30 gradutik gora ibili ziren. 37 ere izan zituzten Almerian eta Granadan barrena. Sierra Nevada gainean, berriz, 20 gradu markatzen zuen termometroak.
EGUNEKO KONTROLA
Epaileek bizikleten pisua kontrolatu dute
Epaileak zorrotz ari dira lanean. Mendiko lehen etapa serioan, epaileek hainbat txirrindulariren bizikleten pisua neurtu zuten atzo, zozketa bidez. Gutxieneko pisua 6,8 kilokoa da.
EGUNEKO HUTSUNEA
Mark Cavendish
Arrastaka zebilen Highroadeko esprinterra, eta atzo, 125. kilometroan, etxerako bidea hartzea erabaki zuen Mark Cavendishek. Munduko Txapelketa prestatuko du orain.