PHILIPPE GILBERT
Garaiko klasikomanoa
•Jaioterria. Remouchamps (Belgika).
•Jaioteguna. 1982ko uztailaren 5a.
•Debuta. 2003an, Francaise des Jeuxekin.
•Ibilbidea. Francaise des Jeux (2003-2008) eta Omega-Pharma Lotto (2009tik).
•Lorpen garrantzitsuenak. Etapa bana irabazi du Frantziako Tourrean, Italiako Giroan eta Espainiako Vueltan; bitan irabazi ditu Amstel Gold Race, Lonbardiako Giroa, Piamonteko Giroa, Paris-Tours eta OmloopH. N. klasikoak; eta behin Fleche Wallonne, Lieja-Bastogne-Lieja eta Donostiako Klasikoa.
EGUNEKO TEMATIA
Haimar Zubeldiajo eta jo aritu zen
Frantziako Tourra indartsu amaitu zuela baliatuta, Haimar Zubeldia Radio Shackeko txirrindulariak eraso ugari jo zituen tropeletik ihes egin nahian. Momentu askotan aurrean ibili zen, baina azken txanpan oilarren multzoak irentsi egin zuen. Iaz podiumetik postu bakarrera geratu zen, eta aurten zazpigarren. Etapa amaieran penetan zegoen usurbildarra. Lehenengo euskal txirrindularia bera izan zen.
EGUNEKO ALDARRIA
Sanchez Pimienta eta Caja Rural taldea
«Podiumean egon nahi genuen, oso garrantzitsua da gure moduko talde txiki batentzat, eta gure moduko babesle batentzat», aitortu zuen atzo Xabier Artetxea Caja Ruraleko zuzendariak. Hori lortu nahian, Julian Sanchez Pimienta espainiarra sartu zuen eguneko lehen ihesaldian, eta hark lortu zituen puntu gehien mendiko sailkapenean. Taldeak, bere lehen urtean, halako motibazioak beharrezkoak ditu irauteko.