Protagonistak

2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

TONY MARTIN



Gehiagoren esperoan beti



Jaioteguna. 1985eko apirilaren 23a.

Jaioterria. Cottbus (Alemania).

Ibilbidea. Gerolsteiner (2005), Thuringer Energie (2006-2007), HTC-Columbia (2008-2010) eta Highroad (2011tik).

Lorpen garrantzitsuenak. 2008an Alemaniako Itzuliko etapa bat; 2009an Nazioarteko Kriteriumeko etapa bat, Suitzako Itzuliko beste bat eta hirugarren Munduko Txapelketan; 2010ean Suitzako Itzuliko etapa bat, Alemaniako erlojupeko Txapelketa, Eneco Tourra (eta etapa bat) eta hirugarren Munduko Txapelketako erlojupekoan; eta 2011n Paris-Niza (eta etapa bat), Euskal Herriko Itzuliko etapa bat eta Dauphineko eta Tourreko beste bat.

EGUNEKO SUSTOA

Gilbert erortzeko zorian egon da



Etapako lehiatik kanpo ibili zen atzo Philippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto), baina belgikarrari inoiz ez zaio gustatzen amore ematea. Atzo ere bete-betean aritu zen erlojupekoan, baina, arazo mekanikoak tarteko, lurrera erortzeko zorian egon zen. Denborarik onenetan 72.a egin zuen azkenean, 5.19ra.

EGUNEKO DESILUSIOA

Fabian Cancellara



Tour guztian itzalean ibili da Fabian Cancellara (Leopard-Trek), apal samar, eta atzo ere ez zuen saio onik egin. Etapa irabazteko faboritoen artean zegoen, baina denborarik onenetan zortzigarrena egin zuen azkenean, Tony Martinekiko 1.42 minutu galduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.