Protagonistak

2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

ANDY SCHLECK

Bigarren izateaz nekatuta

Jaioterria. Luxemburgo hiria (Luxemburgo).

Jaioteguna. 1985eko ekainaren 10ean.

Ibilbidea. 2004-08 CSC; 2008 CSC-Saxo Bank; 2008-10 Saxo Bank; 2010-11 Leopard.

Lorpen garrantzitsuenak. 2005ean, Luxenburgoko erlojupeko txapelketa. 2007an, bigarren Italiako Giroan. 2008an, gazterik onena Frantziako Tourrean. 2009an, bigarren sailkatua Frantziako Tourrean eta gazterik onena; Lieje-Bastogne-Lieje, eta Luxenburgoko errepide txapelketa. 2010ean, bigarren sailkatua, gazterik onena eta bi etapa Frantziako Tourrean; eta Luxenburko erlojupeko txapelketa. 2011n, etapa bat Frantziako Tourrean.

EGUNEKO GALTZAILEA

Alberto Contadorrek Giroa ordaindu du

Faborito nagusia zen, baina ikusteko zegoen Italiako Giroko ahalegina ordainduko zuen ala ez. Arazo fisikoak izan ditu, baina berak garrantzia kentzen zien. Galibierren, baina, ezinean aritu zen. Bi itzuli handi punta-puntan egitea jipoi handiegia da, baita Contadorrentzat ere.

EGUNEKO KOPURUA

89 txirrindulari kontrolez kanpo

Tropel erdia baino gehiago iritsi zen kontrolez kanpo, guztira 89 txirrindulari. 79 izan ziren, berriz, arauzko denboran sartu zirenak. Lasterketako zuzendaritzak kontrolez kanpo iritsitako guztiek lehian jarraitzea erabaki zuen. Horien artean Cavendish, baina hogei puntu galdu ditu erregulartasunaren sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.