Protagonistak

2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

JELLE VANENDERT

Zulotikatera da

Jaioteguna. 1985eko otsailaren 19a.

Jaioterria. Neerpelt (Flandria).

Ibilbidea. Topsport Vlaanderen (2007), Française des Jeux ( 2008), Silence-Lotto (2009) eta Omega Pharma-Lotto (2010tik).

Garaipen garrantzitsuenak. 2006an (afizionatua), Varengemeko Sari Nagusia, eta 5. Munduko txapelketan; 2007an Vlaamse Pijl klasikoa irabazi zuen. 2011an, Frantziako Tourreko 14. etapa, eta 6. izan zen Fleche Wallonen. Itzuli handi bakarra bukatu du: 2008ko Espainiako Itzulia, 101. postuan.

EGUNEKO LANGILEA

Pierre Rolland, une oro liderraren alboan

Ikusten ez den lan bikaina egiten ari da Pierre Rolland Frantziako Tourrean. Plateau de Beille mendatean ere laguntza ederra eman dio Thomas Voeckler taldekide eta liderrari. Une oro alboan dauka, zailtasunei aurre egiteko eta laguntzeko prest. Jo behar denean jo, ura eman behar zaionean eman... Izen handiekin batera dabil egunero, Europcar taldeari presentzia emanez. Ez dauka laguntza makala liderrak.

EGUNEKO ZORTEDUNA

Jens Voigten erorikoa txarragoa izan zitekeen

Tropeletik ihes eginda ibili zen Jens Voigt Europcar taldeko txirrindularia, baina erorikoek bere horretan utzi zuten alemaniarraren nahia. Eguneko azken aurreko mendatea, Port de Lers jaisten ari zela bi aldiz jauzi zen lurrera, eta lehenengoa, behintzat, okerragoa izan zitekeen. Abiadura nahiko handian joan zen lurrera, baina, zorionez, belarra tokatu zitzaion, eta horrek mina arindu zion. Bigarren erorikoa ez zen hain ikusgarria izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.