Protagonistak

2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

S. SANCHEZ

Mugarik gabeko lider beteranoa

Jaioterria. Oviedo (Espainia).

Jaioteguna. 1978ko otsailaren 5a.

Ibilbidea. Euskaltel-Euskadi (2000tik).

Lorpen garrantzitsuenak. 2005ean Vueltako etapa bat; 2006an Euskal Herriko Itzuliko bi etapa, Vueltako bat eta bigarren UCI ProTourrean; 2007an Euskal Herriko Itzuliko etapa bat, Voltako beste bat, hirugarren Vueltan eta hiru etapa; 2008an urrezko domina Olinpiar Jokoetan, errepideko proban; 2009an Vueltan bigarren eta UCIren rankinean hirugarren; 2010ean Euskal Herriko Itzuliko etapa bat; eta 2011n Euskal Herriko Itzuliko etapa bat eta Tourreko beste bat.

EGUNEKO INTENTZIOA

Bere ahaleginean ito da Johnny Hoogerland

Mendiko maillotak ematen duen indarrarekin, Horquette d'Ancizan mendate gogorrean erasoa jo zuen Johnny Hoogerlandek (Vacansoleil), baina gero ez zen gai izan Roman Kreuzigerri (Astana) eta Sylvain Chavaneli (Quick Step) jarraitzeko. Aste honetako erorketaren ondoren, intentzioa gehiago dauka indarra baino.

EGUNEKO BIHURGUNEA

Ziklista asko lurrera, Hourquetten behera

Geraint Thomas (Sky) lehenengo, eta Thomas Voeckler (Europcar), Pablo Urtasun (Euskaltel-Euskadi) eta Andreas Kloeden (RadioShack) gero, lurrera joan ziren Hourquette d'Ancizan mendatean behera, lehen bihurgunean. Podiumeko lehiatik kanpo utzi zuen Kloeden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.