Protagonistak

2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

E. BOASSON H.

Etorkizuneko klasikozalea

Jaioterria. Rudsbygd ( Norvegia).

Jaioteguna. 1987ko maiatzaren 17a.

Ibilbidea. Maxbo-Bianchi (2006-2007), Highroad (2008), Columbia (2008-2009), eta Sky (2010etik).

Lorpen garrantzitsuenak. 2007an Norvegiako erlojupeko Txapelketa; 2008an Nazioarteko Kriteriumeko etapa bat, Norvegiako Erlojupeko Txapelketa, eta Eneco Tourreko etapa bat; 2009an Gante-Wevelgem, Giroko etapa bat, Norvegiako erlojupeko Txapelketa, Poloniako Itzuliko bi etapa, eta Eneco Tourra eta bi etapa; 2010ean Tirreno-Adriatikoko etapa bat, Dauphineko beste bat, eta Norvegiako erlojupeko Txapelketa; eta 2011n Norvegiako erlojupeko Txapelketa eta Tourreko etapa bat.

EGUNEKO KOLPEA

Kontroletik kanpo iritsi da Vasil Kirienka

Vasil Kirienkak (Movistar) ez du jarraituko Tourrean. Mendiko etapetan aurrean ibiltzeko hautagaietako bat zen bielorrusiarra, baina atzo kontroletik kanpo iritsi zen helmugara, ordu erditik gora galduta. Azken 114 kilometroak bakarrik egin behar izan zituen. Galera horren eraginez, gaur ezingo da abiatu. Zazpigarren etapa izango da gaur.

EGUNEKO EGOSKORRA

Anthony Roux

Ihesaldian sartu zen lehenengo Anthony Roux frantziarra (Française des Jeux), eta tropelak harrapatu zuenean, helmugara iristeko hamabi kilometro inguru falta zirenean saiatu zen berriz ere erasoa jotzen. Egoskorra izatea esaten zaio horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.