Protagonistak

2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

TONY MARTIN



Erlojupekoetan, maisu handia



Jaioteguna. 1985eko apirilaren 23a.

Jaiolekua. Cottbus (Alemania).

Debuta. 2005ean, Gerolsteiner taldearekin.

Ibilbidea. Gerolsteiner (2005), Thuringer Energie (2006-2007), HTC-Columbia (2008-2010) eta HTC-Highroad (2011).

Lorpen garrantzitsuenak. 2008an, Alemaniako Itzulia; 2009an, Nazioarteko Kriteriumeko etapa bat, Suitzako Itzuliko etapa bat eta hirugarren Munduko Txapelketan, erlojupekoan; 2010ean, Suitzako Itzuliko etapa bat, Alemaniako txapeldun erlojupekoan eta hirugarren Munduko Txapelketan, erlojupekoan; eta 2011n Paris-Niza (eta etapa bat) eta Euskal Herriko Itzuliko etapa bat.

EGUNEKO BESARKADA

Patxi Vilak Marzio Bruseghini emana



Arrabolan beroketak egiten ari zela, bisita berezia izan zuen atzo Marzio Bruseghinek: Patxi Vila. Beratarrak BERRIAri aitortu zionez, orain gutxi hamar egun igaro ditu Bruseghinen etxean. Juanma Garate ere agurtu zuen Vilak.

EGUNEKO ZARTAKOA

Pablo Urtasun erori egin da erlojupekoan



Ez zitzaion ezer gertatu, eta gaitzerdi. Baina Pablo Urtasunek (Euskaltel-Euskadi) kolpe handia hartu zuen atzoko erlojupekoan. Altxatu, eta etapa amaitzeko gai izan zen bizkaitarra, baina minduta iritsi zen helmugara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.