Puntu aldea erabakigarria izango da zortzi onenen artean sartu ahal izateko lehian
Garaipenak bezain garrantzitsua izan daiteke Bilbo Basketek zortzi onenen artean sartuko diren taldeekiko duen puntu aldea. Dagoeneko erremediorik ez dauka Valentzia, Unicaja eta Joventuten aurka. Liga erregular bukaeran horietako bakarren batekin berdintzen badu, galtzaile izanen dira bizkaitarrak. Argitzeko daude, oraindik, aurkari zuzen diren beste taldeekiko puntu aldea. Oraingoz aldekoa du Cajasolekin ( +14), Estudiantesekin ( +9) eta Baskoniarekin ( +4). Galduta, aldiz, hurrengoa urkariarekin, Kanaria Handiarekin ( -3), eta Fuenlabradarekin ( -5).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu