FUTBOLA

Puntu bakarra lortu du Realak Deportivoren kontra

Bina berdindu dute Anoetan. Birritan aurreratu dira donostiarrak markagailuan.

Xabi Prieto, penaltia jaurtitzen. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 12a
20:53
Entzun

Malagak berdindu eta Athleticek Espanyolen aurka galduta, aukera ezin hobea zuen Realak Europako Ligarako txartela eman dezakeen zazpigarren postura gerturatzeko. Deportivo hartu du Realak Anoetan, baina txuri-urdinek dute aukera baliatu, eta puntu bakarra eskuratu dute.

Entrenatzailea aldatuta aurkeztu du bere burua Donostian Deportivok. Galiziarrek baloi jabetza izan dute lehen minutuetan, baina Realak egin du lehen gola. Canalesen erdiraketa batek Deportivoko atzelari baten besoa jo du areako marra inguruan, eta penaltia iruditu zaio epaileari. Xabi Prietok sareratu du baloia, 32. minutuan. Zazpi minutu geroago, ordea, berdinketaren gola egin du Deportivok; penaltiz hori ere.

Bigarren zatian, berriro ere aurretik jarri da markagailuan Reala. Erdiraketa bat boleaz errematatu du maisuki Gonzalo Castrok, 56 minutuan. Aurten, ordea, aldeak handitzea kostatzen ari zaio Realari, eta Deportivoren kontrakoan ez du hirugarrena egin. Hori horrela, 78. minutuan lortu dute galiziarrek berdinketaren gola, Tocheren bidez.

11. postuan da orain Reala, 38 punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.