ATHLETIC 2-2 LAS PALMAS

Puntu bakarrarekin, Europan

Athleticek bina berdindu du Las Palmasekin.

Iñaki Williamsek egin du Athleticen bigarren gola. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 4a
07:57
Entzun

Berdinketa gazi-gozoa eskuratu du Athleticek San Mamesen, Espainiako Ligako hemezortzigarren jardunaldian. Ezin izan ditu hiru puntuak urratu, baina berdinduta lortutako puntuarekin nahikoa izan du Europa Ligako postuetan sartzeko.

Birritan aurreratu dira zuri-gorriak markagailuan, baina ezin izan diote abantaila horri eutsi. 16. minutuan, Adurizek egin du etxekoen lehen gola penaltiz, eta 1-0ekoarekin joan dira bi taldeak atsedenaldira.

Bigarrena, ordea, oparien zatia izan da, atzealdeko akatsen eraginez iritsi baitira golak. Vicente Gomezek 62. minutuan egin du berdinketaren gola, ezkerrez area barrutik eginiko jaurtiketa baten bidez. Lau minutu geroago erantzun dio Athleticek Las Palmasen golari, Williamsek kanpokoen huts bat baliatuz. Tanak egin du 2-2koa, 80. minutuan.

28 puntu ditu Athleticek, eta seigarrena da sailkapenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.