Futbola

Puntu bakarrarekin konformatu behar izan du Alavesek

Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean heldu da berdinketa, Rosalesen gol bati esker.

Hernandez eta Añorrek txartel gorria jaso duten unea. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 16a
18:25
Entzun

Banakoarekin konformatu behar izan dute babazorroek Malagaren aurkako partidan. Izan ere, lehen hamar minutuen buruan sartu du Alavesek gola, Deyversoni esker, eta, hala, aurretik, jarraitu dute partida amaitzeko bost minutu geratzen ziren arte. Orduan, Rosalesen golak berdindu du markagailua.

Aurretik izan dute etxekoek markagailuan aldea handitzeko aukerarik, baina ez dituzte behar bezala baliatu, eta ondorioz, hiru puntu behar zutenak, bakarrean geratu dira.

Berdinketaren golaren ostean, joko gutxi ikusi da zelaian. Aldiz, haserreak eta tentsio uneek hartu dute protagonismoa. Azkenean, hamarna jokalarirekin amaitu dute talde biek, Theo Hernandez eta Juanpi Añorrek txartel gorri bana jaso ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.