FUTBOLA

Puntu bana denentzat

Osasunak eta Realak berdindu egin zuten atzo, Iruñean jokatutako distirarik gabeko derbi batean. Athleticek, berriz, bana egin zuen Deportivoren aurka.

2013ko apirilaren 22a
17:17
Entzun

Husna egin zuten atzo Osasunak eta Realak, Iruñean jokatutako derbian. Partida gogorra izan zen, eta bi taldeek ez zuten aukera askorik izan markagailua desorekatzeko. Ohikoa ez dena egin zuen Montanierrek; baloia Osasunari eman zion Realak, baina iruindarrek ez zuten hori baliatu aukera nabarmenik izateko. Hobeto amaitu zuen Realak partida, eta, beraz, bi taldeek jo zuten ontzat berdinketa.

Athleticek, berriz, etxetik kanpo garaipen bat eskuratzeko aukera galdu zuen atzo Coruñan (Galizia). Bilbokoen jokoak hobera egin zuen atzo, baina ezin izan zituzten hiru puntuak eskuratu. Deportivo aurreratu zen markagailuan 37. minutuan, eta atsedenaldira joan aurretik egin zuen buruz berdinketa Fernando Llorentek. Hasieratik jokatu zuen aurrelariak.

55 puntu ditu Realak, eta laugarren postuan da, Txapeldunen Ligan. Bi puntura du bosgarren sailkatua, Valentzia; hain justu, talde horren aurka jokatuko du datorren igandean. Athletic 14. da, 36 punturekin, eta 15. postuan dago Osasuna, 32rekin. Mallorcak jartzen du orain bigarren mailarako marra gorria, 28 punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.