Ez die gehiegirik balio puntu bakarrak ez Osasunari eta ezta Realari ere. Puntu bana eskuratu dute gorritxoek eta txuri-urdinek Sadarren jokatutako derbian, baina, batak zehin besteak puntu zakua handitu badute ere, nafarrek nahiz gipuzkoarrek ezin dute ontzat eman puntua.
Azkar hartu du aurre Realak markagailuan, Chory Castrok 7. minutuan gola eginda. Donostiarrak nagusitu dira lehen zatian eta aukerak sortu ditu, baina iruindarrek hobeto amaitu dute partida, eta izan dute amaieran garaipena lortzeko aukerarik ere. Hain justu, bigarren zatian berdindu du markagailua Osasunak, Oriol Rierak 58. minutuan baloia buruz sareratuta.
Bost porroten bolada txarra eten du horrela Osasunak, baina jaitsiera postuetan -18. postuan- dago orain 30 punturekin, Almeria eta Valladolidekin berdinduta. Reala, berriz, 6. postuan da Sevillarekin 50 puntura berdinduta.