Alaves 1-1 Sevilla

Puntu banarekin etxera

Alaves izan da nagusi lehen zatian, baina bigarrenean gogor aritu da Sevilla erasoan.

Alaveseko Manu García eta Jonathan Calleri, atzo, Mendizorotzan. ADRIAN RUIZ DE HIERRO, FOKU
2018ko abenduaren 3a
11:47
Entzun

Banakoarekin etsi behar izan zuten atzo Alavesek eta Sevillak, Mendizorrotzan jokatutako norgehiagokan. Puntu bakarra lortu izanak, hala ere, bisitarientzat izan zituen ondoriorik okerrenak, lehen postua galdu baitzuten Bartzelonaren mesedetan.

Etxean jokatzearen erosotasuna baliatuta, lehen zatian gailendu egin ziren Alavesekoak. Horri esker etorri zen Jony Rodriguezen gola, 37. minutuan. Erasoan nabarmen nagusi izan ziren lehen zatian, Sevillakoak indarrak defentsan jartzen zituzten bitartean. 

Bigarren zatian ere joko ona erakutsi zuten Abelardorenek, eta bigarren gola sartzeko zorian egon ziren 50. minutuan, Rodriguezen jaurtiketa bikain bati esker. Hortik aurrera, irauli egin ziren rolak. Markagailua aurka izaki, defentsa lanak alde batera utzi, eta erasoari ekin zion Sevillak.

Pablo Sarabiaren jaurtiketa batek ahalbidetu zuen bisitariek bila zebiltzan banakoa. 77. minutuan heldu zen, Sarabia bera zelairatu eta zortzi minutura. Sarabiak lortutako baloia baliatu zuen Ben Yedderrek berdinketa eskuratzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.