Beste puntu bat pilatu du Eibarrek Sevillan jokatutako partidan. Lehia serioa egin dute armaginek, eta atzeko lerroetan sendotasunari eutsiz lortu dute 90 minutuz markagailua hutsean geratzea.
Laugarren postuan izanik, partida zaila zuen Eibarrek. Unai Emeryk talde erasokorra zelairatu zuen, baina Navasek, Albentosak, Iruretak eta enparauek ongi itxi zituzten atzeko lerroak, Sevillako aurrelariei apenas utziz aukera garbirik sortzeko abagunerik. Eibarrek ere izan zituen aukerak golak egiteko, baina Piovaccarik ez zuen aurrean asmatu.
20 puntu dituzte armaginek, eta bederatzigarren postuan dira. Valentziaren kontra jokatuko dute hurrengo jardunaldian Ipuruan, larunbatean (20:00).