Oiartzunek puntu on bat erdietsi du Vallecasen, arerio zuzena den Rayorekin jokatutako partidan. Rayok hartu du aurrea, Codonalek egindako gol bati esker. Emaitza horrekin joan dira bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta berehala lortu du Oiartzunek berdinketaren gola, Jone Bilbaok penaltiz baloia sareratuta. Hortik aurrera, bi taldeek izan dituzte aukerak markagailua nork bere alde desorekatzeko, baina berdinketarekin amaitu da lehia.
13. postuan daude gipuzkoarrak, hamabi puntu pilatuta.