Garaipena ezin denean lortu, ontzat jotzeko modukoa da berdinketa. Hala esan daiteke Osasunaren kasuan. Celta hartu du Sadarren, eta hasi bezala amaitu da partida; hutsean berdinduta.
Aukera gehiago izan dituzte galiziarrek hiru puntuak lortzeko, baina Mario Fernandez atezaina bikain aritu da atepean. Fernandezek eta zutoinek galarazi dute Celtak markagailuan aurre hartzea.
Puntu bat urratuta, bi punturekin da Osasuna orain, sailkapeneko 18. postuan.