Realak ezin izan du garaipena eskuratu Zubietan. Sevillarekin neurtu ditu indarrak gaur eguerdian, eta, donostiarrak bi aldiz aurreratu diren arren, espainiarrek azkar erantzun dute bi aldietan.
Neurketa irekia izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak. Lehen zatian, Realak izan du baloi jabetza, eta kontraerasoak baliatu nahi izan ditu Sevillak. Hala, 26. minutuan jokaldi bikain bat egin du Nerea Eizagirrek, eta ez du huts egin ate aurrean. Bi minutu geroago, ordea, berdindu egin du Pinak.
Dinamika antzekoa izan da bigarren zatian ere. 56. minutuan Palaciosek aldaratze bat baiatu du etxekoak berriz ere aurretik jartzeko, baina 58. minuturako binakoa erakusten zuen markagailuak. Coleman izan da goleatzailea. Amaierara bitartean gertuago izan du garaipena Sevillak, besteak beste, erremate bat zutoinera bidali baitute.
Gauzak hala, puntu bat gehiago txuri-urdinentzat, sailkapeneko seigarren postuan sendotzeko. Asteazkenean Huelvara (Espainia) bidaiatuko dute, Sporting Huelvaren aurka jokatzeko.
Reala: Quiñones; Lucia, Mendoza, Tejada, Nuria; Maitane (Itxaso, 80), Gemma, Amaiur (Nahikari, 70'), Palacios (Cecilia, 80'), Nerea Eizagirre eta Franssi.
Sevilla: Ramos; Deza, Calderon, Pina (Pinel, 87'), Virginia Garcia (Rivero, 87'), Payne (Delgado, 87'), Belinda, Kerlenas (Gabarro, 63'), Coleman (Franco de la Vega, 75'), Toro eta Albarran.