Juanma Garate Quick Step taldean ariko da datorren denboraldian. Garate bosgarren izan da aurten Italiako Giroan, eta Patrick Lefevrek zuzentzen duen taldeak bere aldeko apustua egin du. Tom Boonen eta Paolo Bettinirekin ariko da. Garatez gain, Vasseur, Chicchi eta De Jongh ere fitxatu ditu. Juan Miguel Mercado eta Jose Antonio Pecharromanek taldea utziko dute.
Garate Saunier Duval taldean aritu da denboraldi honetan, eta talde horrek atzo Gilberto Simoni fitxatu zuen. «UCI Pro Tour Ligan arituko den talde bateko burua izateko aukera ematen didalako sinatu dut Saunier Duvalekin. Gainera, txirrindulari gazteei hazten lagun diezaieket», nabarmendu zuen, Italiako Giroa bitan irabazi duen 34 urteko ziklistak.Giancarlo Ferretik osatu behar zuen Sony-Ericsson taldean korritzeko asmoa zuen, printzipioz, Simonik. Akordioa sinatu ere egin zuen. Azkenean, baina, enpresa eta babeslearen arteko negoziazioak eten egin ziren. Hori dela-eta, Simonik beste talde batekin sinatzeko aukera eduki du orain.
TXIRRINDULARITZA
Quick Stepek Juanma Garate fitxatu du, eta Saunier Duvalek, Gilberto Simoni
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu