Txirrindularitza

Quintanak errematea, Aruk abisua

Nairo Quintanak (Movistar) irabazi du Monte Grappako kronoigoera, eta kolpe erabakigarria eman dio Giroari. Oso saio ona eginda, podiumeko hirugarren koskara igo da Fabio Aru (Astana) eta 41 segundora dauka Rigoberto Uran (Omega).

Quintana, helmugara iristear. L. Z., EFE
unai zubeldia
2014ko maiatzaren 30a
17:54
Entzun

Zalantzaren bat zeukanarentzat, azken kolpe erabakigarria eman du Nairo Quintanak (Movistar). Monte Grappako kronoigoera gogor-gogorra irabazita, behetik gora eginda irabaziko du kolonbiarrak Giroa. Txakalaldi ikusgarriren bat eduki beharko luke bihar Movistarreko taldeburuak etzi Triesten podiumeko koskarik altuenera ez igotzeko. Beldurgarria da biharko etapa amaiera, Passo del Pura lehen mailakoa, Sella Razzo bigarren mailakoa, eta Zoncolan lehen mailakoa igo beharko dituztelako. Baina 3.07 minutura dauka jada Rigoberto Uran (Omega) bigarren sailkatua, eta 3.48ra Fabio Aru (astana) hirugarrena.

Azken horrek eman du erakustaldi bikaina kronoigoeran, Quintanaren atzetik bigarren denborarik onena lortuta, eta 1.38ra urrundu du Pierre Rolland (Europcar) podiumerako lehian. Atzera begira ez, aurrera begira ekingo dio Aruk biharko etapari, 41 segundora daukalako Uran. Domenico Pozzovivo (Ag2r) dago orain bosgarren, Quintanarekiko 6.16ra, Rafal Majka (Tinkoff) seigarren, 6.59ra, eta Cadel Evans (BMC) zazpigarren, 9.25era.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.