Movistar taldeko Nairo Quintanak irabazi du Italiako Giroa. Mailot arrosa janzten duen lehen kolonbiarra da bera. Kolonbiarra da ere podiumean bigarren geratu dena, Omega Pharma taldeko Rigoberto Uran. Liderretik 3:07 minutura geratu da Uran. Astana taldeko Fabio Aru izan da hirugarren 4:04 minutura.
Gemona eta Trieste arteko etapa egin dute gaur txirrindulariek, 172 kilometrokoa, eta Luka Mezgec, Giant Shimano taldekoa, izan da helmuga zeharkatzen lehena.
Lehen euskalduna Mikel Landa izan da. 34. postuan geratu da Astana taldeko txirrindularia.