TXIRRINDULARITZA. PEDRO HORRILLO
Rabobank taldearekin sinatu du kontratu berria hurrengo bi urteetarako
Pedro Horrillo ermuarrak Holandako Rabobank taldearekin korrituko du hurrengo bi urteetan. Atzo baieztatu zuen fitxaketa taldeak, baita Mentxov errusiarrarena ere. Horrillok aspaldi zekien ez zuela Quick Step-Davitamon taldean jarraituko, eta esku artean zituen eskaintzen artean, Rabobankena hobetsi du. Oscar Freire espainiarrak asko lagundu du erabaki horretan. Lehenago ere elkarrekin izan ziren Mapei taldean, eta hartu-eman ona dute bien artean. Freirerentzat bideratzaile jarduna egingo du aurrerantzean Horrillok, batez ere. Paris-Nizako etapa da Pedro Horrillok aurten lortu duen garaipen sonatuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu