atletismoa

Rafa Iglesias eta Maria Jose Pueto garaile Behobia-Donostian

Rafa Iglesias izan da gizonezkoetako irabazlea, eta emakumezkoetakoa Maria Jesus Pueyo. Haizea, hotza eta euria izan dira. Sailkapen denak hemen: osoa, banakakoa, mailakakoa, hiri edo herrikakoa...

2009ko azaroaren 8a
09:43
Entzun
Euria, haizea eta hotza zegoen arren, 14.990 atletek hartu dute parte gaur Behobia-Donostia lasterketan (19,9 kilometro). 18.444 lagunek eman zuten izena -iaz, eguraldi onarekin, bi mila baja izan ziren-.

Rafa Iglesias izan da gizonezkoetako irabazlea: 1.01.16ko denbora egin du. Chema Martinez azken lau probetako garaileari minutu eta erdiko aldera atera dio.

Emakumezkoetako irabazlea: Maria Jesus Pueyo (1.12.15).

Sailkapenak hemen (osoa kontsulta daiteke, norbanakoka, mailaka, hiri edo herrika...)

Fortuna Kirol Elkartea da probako antolatzailea, eta aurten 45. ekitaldia ospatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.