Rafa Pueyok ez du Bilbo Basketen jarraituko. Kontratua hilaren 30ean bukatuko zaio eta taldeko zuzendaritzak ez berritzea erabaki du. Teknikariak hamahiru denboraldi egin ditu Bilbo Basketen, azkenekoa lehen entrenatzaile bezala. Taldeak ez du ordezkoaren berri eman baina Sito Alonsoren izenak indar asko hartu du. Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile ohia, baina, Espainiako 17 urtez azpiko hautatzaile izango da udan, eta zeregin hori bukatu arte ezin du inongo talderekin akordiorik izenpetu
SASKIBALOIA
Rafa Pueyok ez du Bilbo Basketen jarraituko
13 denboraldi egin ditu taldean, azkenekoa lehen entrenatzaile postuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu