Ragot erdiko frantziarra fitxatu du Anaitasunak
ESKUBALOIA. Pierre-Yves Ragot erdiko frantziarrak Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian. 25 urteko jokalaria astebete egon da Iruñeko taldearekin entrenatzen, eta teknikariek hura fitxatzea erabaki dute. Ragotek Grand Nancy Frantziako Bigarren Mailako taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, eta txapelketako hirugarren goleatzaile nagusia izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu