Tau Baskoniak Espainiako ACBko eta Euroligako denboraldi honetako saskiratzailerik onena galdu du, Efes Pilsen Turkiako taldera joatea erabaki baitu: Igor Rakocevic eskolta (Serbia, 1978). "Hazi egin nahi duen ekipoa da Efes Pilsen, eta anbizio horrek erakarri nau. Gainera, familiatik gertuago egongo naiz", esan du jokalariak berak gaur, Gasteizen. "Arlo ekonomikoa ez da izan erabakigarria hara joateko".
Hiru urtean izan da Taun, eta "erronka eta helburu berriak" behar dituela nabarmendu du. Lehen aldiz ariko da Turkian. ACBn, Taun ez ezik, Pamesa Valentzian eta Real Madrilen ere jokatu izan du.
Bi urterako fitxatu du Efes Pilsenekin. Gasteizko taldearen "oso eskaintza ona" baztertu duela adierazi du, baita Olympiakosena (Grezia), Sienarena (Italia) eta ACBko beste talde batzuenak ere.
Tau klub "izugarria" dela azpimarratu du. "Antolaketa ezinhobea dauka eta egundoko profesionalak, Josean Kerejeta, Alfredo Salazar edota Dusko Ivanovic bezalakoak".
saskibaloia
Rakocevic "anbizioagatik eta familiagatik" joango da Efes Pilsenera
ACBko eta Euroligako saskiratzailerik onena izan da denboraldi honetan. Hiru urte egin ditu Gasteizko taldean eta gaur esan du agur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu