Igor Rakocevic Tau Baskoniako jokalariak eskubiko hankan zuntz haustura egin zuen atzo gauean Granadan (Espainia), etxeko taldearen kontrako partidan, eta ezingo du jokatu datozen hiru asteetan-. Beraz, Pamesaren kontrako ACBko final-laurdeneko partidak ez ditu jokatuko. Hilaren 15ean izango da kanporaketako lehen neurketa.
Duela astebete lesio bera egin zuen Zoran Planinic taldekideak, ezkerreko hankan.
Final-laurdenetako beste lehiak: Real Madril-Unicaja, Joventut-Akasvayu eta Bartzelona-Iurbentia Bilbao.
Saskibaloia
Rakocevicek ezingo du jokatu hiru astean
Tau Baskoniako jokalariak zuntz haustura egin zuen atzo gauean. Ez ditu Pamesaren kontrako final-laurdeneko partidak jokatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu