Ramon Latasaren Oroimenezko X. Txapelketa bihar Sunbillan

Aurten, lehenbiziko aldiz, gaztetxoek ere lehiatzeko aukera izango dute, nagusi eta gazteekin batera

2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Sunbillako herriak inoiz izan duen aizkolaririk handiena gogoratzen du urtero San Tiburtzio jaietan. Ramon Latasaren oroimenezko txapelketa garrantzitsua da aizkora munduan, eta hamargarren urteurrena beteko du bihar. 19:00etan hasiko da ekitaldia.

Aldi honetan, berritasun bat egongo da, betiko bi txapelketez gain —nagusiak eta gazteak— beste bat jokatuko baita: gaztetxoena. Horrela, guztira, hamabost aizkolarik parte hartuko dute. Maila nagusian, hiru bikote lehiatuko dira: Floren Nazabal-Felix Etxeberria iazko txapeldunak, Donato Larretxea-Aitzol Atutxa eta Juan Jose Lopez-Angel Arrospide. Hiru bikoteek lau lan egin beharko dituzte.

Gazte mailak bosgarren urtea beteko du, eta, maila nagusian bezala, hiru bikote ariko dira: Ugaitz Mugerza-Aratz Mugerza, Oihan Larretxea-Arkaitz Olano eta Ander Erasun-Ruben Saralegi. Horiek hiru lan egin beharko dituzte.

Azkenik, hiru gaztetxo ariko dira egurra mozten. Bakarkako lanetan izango dira Joxean Etxeberria—Felix Etxeberriaren semea—, Iker Vicente —Daniel Vicenteren semea— eta Mikel Zabaleta. Bi lan izango dituzte estreinako txapelketa irabazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.