Baina bat-batean Federico Ezquerrarekin gogoratu naiz. Unibertsitatean hasi berria nintzen. Egiten nituen piper luzeetan, Bilboko kaleetatik paseatzea gustatzen zitzaidan, ahalik eta urrunen beti. Horietako paseo batean topatu nuen denda zahar hura, erakusleiho handikoa, antzinako bizikletak eta traste bitxiak zituena (prostatadunentzat, erdi-erdian zuloa zuten zelak, adibidez). Hormetan argazki erraldoiak, eta argazkietan protagonista bakarra: gizon mehar eta trauskil bat aldapa bakartietan. Denda handiegia zen, ez zeukaten bizikleta modernorik, sitsak jandako egurraren usaina heltzen zen. Mostradorean gizon bi, euretako bat oso zaharra. Agurea, batzuetan, erakusleihora hurbiltzen zen eta ni, kanpoan, disimuluan, zela haiei begira jarri eta lotsatu egiten nintzen, igual pentsatuko zuelako ni ere prostatarekin nenbilela.Egun batean kanpora irten zen. Esan zidan bazeudela bizikleta-denda modernoagoak, eta erantzun nion barruko argazki handiei begira egoten nintzela. Sartzeko esan zidan. Eta barruan, sitsaren usain hartan, azaldu zidan, beti orainaldian, Ã’hemen Galibierren gora noa, 1934ko TourreanÓ, edo Ã’hemen, Eibarren, Errepublikaren Sari Nagusian bigarren geratu naizÓ. Egunero hasi nintzen joaten Ciclos Federico Ezquerra hartara, eta zaharraren ahotik ezagutu nituen Cañardo, Cepeda, Trueba, Berrendero nahiz Dermit.Karrera amaitu nuen gero. Ezquerrarekin ahaztu eta urte pare bat pasatu nituen haren dendara joan barik. Bisita egitea bururatu zitzaidan, baina hara heldu eta arropa-denda chic bat topatu nuen. Horrela amaitu zen dena.Gaur Ezquerrarekin gogoratu naiz, baina ez diot ezer esan Ramoni. Telebista pizteko eskatu diot eta etapa ederra ikusi dugu. Baina nik burua beste nonbait izan dut. Inork ere ez dit sinistuko, baina benetan diotsuet urteak pasatu nituela zahar hura Ezquerra zela sinistuta. Datua kasualitatez aurkitu nuen aldizkari batean: Gordexolakoa 1986an hil zen, ni ikastolan nenbilen sasoian.
RAMONEN TABERNATIK. Federiko ere ezagutu nuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu