Alex Rasmussen (HTC-Highroad) txirrindulariak ez du datorren astean Munduko Txirrindularitza Txapelketan parte hartuko, Danimarkako Federazioak jakinarazi duenez, dopinaren aurkako araudia hautsi duelako. Zehaztu dutenez, hemezortzi hilabetetan hiru kontroli egin die iskin, eta Danimarkako Federazioak eta UCIk bi aldiz ohartarazi ondoren ezarri diote zigorra.
Danimarkako Federazioaren dopinaren aurkako batzordeak Rasmussenen aurkako salaketa jarriko duela iragarri du.
Munduko Txapelketa Kopenhagenen jokatuko da hilaren 25etik aurrera. Rasmssen pistan hasi zen bizikletarekin lehiatzen, eta hainbat munduko txapelketa eta Olinpiar Jokoetako zilarrezko domina bat irabazi ditu, azken hori, Pekinen 2008an. Errepidean Danimarkako Txapelketa, Andaluziako Itzulia eta Dunquerqueko Lau Egunak irabazi ditu.