Raul Garcia, berriz ere Iruñetik oso gertu
OSASUNA. Raul Garcia Osasunako jokalari izan daiteke datorren orduetan, atzo hainbat hedabidetan zabaldu zenez. Atletico Madrilek libre utz dezake jokalaria, eta, hala balitz, talde gorritxoak ez luke etete klausularik ordaindu beharko. Osasuna jokalariaren egoeraren jakinaren gainean dago, eta buru-belarri nafarra fitxatzen saiatuko omen dira. Hala balitz, Garciak bere soldata murriztu beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu