Futbola

Raynald Denoueixek beste urtebetez jarraituko du Realean

Raynald Denoueix Realeko entrenatzailea akordio batera iritsi da klubeko zuzendaritzarekin eta beste urte baterako luzatu du kontratua Donostiako taldearekin. Hala, 2005eko ekainaren 30a arte jarraituko du Realean entrenatzaile frantziarrak. Azken egunetan zurrumurru ugari zabaldu dira Denoueixen etorkizuna dela eta –2004ko ekainean amaitzen zitzaion kontratua–, eta hautsak gehiegi harrotu aurretik kontuak argitzea erabaki dute Realaren zuzendaritzako kideek.

2003ko abenduaren 5a
16:35
Entzun
Gaur arratsaldeko 18.15ean prentsaurrekoa eskainiko dute Zubietan Raynald Denoeuix berak, Jose Luis Astiazaran Realeko presidenteak eta Realeko Kirol Zuzendari Roberto Olabek.

Informazio gehiago Realeko webgunean topa dezakezu.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.