Rayo Vallecano indartsuaren aurka ekingo dio Athleticek bigarren itzuliari

Lehen itzulian berdindu egin zuten bi taldeek Lezaman (1-1), baina sei puntu gehiago dituzte une honetan espainiarrek

Erredakzioa
Bilbo
2010eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Aurkari gogorrenetan bigarrenaren aurka ekin zion Athleticek Superligako bigarren faseari, eta aurkari gogor hura bera izango du gaur aurrean, etxetik kanpo. Rayo Vallecano-Athletic. Bigarren fasea hasi aurretik bi talde indartsuenetakoak ziren espainiarrak eta bilbotarrak, baina une honetan lehen lau postuetatik at daude bilbotarrak. Hiru partida irabazi, bat berdindu eta hiru galduta, bosgarren daude, Atletico Madrilekin berdinduta. Lehen laurak sartuko dira titulurako lehian, eta puntuak pilatzen hastea komeni zaie bilbotarrei.

Madrildarrak eroso daude bigarren postuan. Bost partida irabazi, bat berdindu eta beste bat galdu dute, liderraren aurka. Hamazazpi gol sartu eta zazpi besterik ez dituzte jaso, eta, Espanyolekin batera, eurak dira Superliga irabazteko faboritoak.

Reala-Prainsa, bertan behera

Herenegun bertan behera utzi zuten Realak eta Prainsa Zaragozak jokatu beharreko partida, Euskal Herrian atzo arratsaldetik aurrera iragarrita zegoen haizeteak eraginda. Datorren astean jakinaraziko dute partida hori noiz jokatuko den. Aurretik bi taldeek ados jarri beharko dute. Prainsa Zaragozari mesede egingo dio partida atzeratu izanak, atzoko partidarako jokatu ezinik baitzeuden taldearentzat oso garrantzitsuak diren bost jokalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.