Real Madril eta Numancia dira larri ibil daitezkeen Lehen Mailako beste taldeak

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Athleticekin batera, Real Madril eta Numancia dira joanekoan emaitza alde zutela amaitu ez zuten Lehen Mailako beste taldeak, eta irabazi beharra dute; final-laurdenetan aritzea nahi badute behintzat. Horrek ez du esan nahi Lehen Mailan ari diren beste taldeek hurrengo saiorako txartela ziurtatua dutenik, baina aipatutako taldeek baino errazago izan beharko lukete joaneko partiden emaitzak ikusita.

Real Madrilek ez zuen gol bakar bat ere sartu Valladoliden zelaian, eta kanporaketa etxean erabakita uzteko aukera du gaur. Thomas Gravesen daniarra lehen aldiz ariko da hasierako hamaikakoan, eta begira izango ditu guztiak. Valladolidek heldu den denboraldian Lehen Mailan jokatzea du helburu, eta oraindik ez zaio ahaztu bide horretan izandako azken estropezua galdu egin zuen igandean Kordobaren kontra (0-1).Numancia da joanekoan emaitza kaskarra lortu zuen Lehen Mailako beste taldea. Elx kontrarioa 2. Maila utzi eta gora egiteko hautagaien artean dago, baina Numancia etxean ariko da gaur, eta joaneko 1-0ekoari buelta emateko gai izan behar luke.Gainontzeko kanporaketak nahiko erabakita daudela dirudi, nahiz eta Espainiako Kopan kanporaketak erabakita daudela esatea baieztapen ausartegia izan. Atzo jokatu ziren bi kanporaketa, gaur jokatuko dira bost, eta bihar falta den bakarra.

-

Final-zortzirenak



ITZULIKO PARTIDAK
Atzo
Lleida -Gramenet

Sevilla - Recreativo



Gaur Ordua TB
Numancia-Elx 20:00 O.I.

Betis-Mirandes 20:00 O.I.

Getafe-Osasuna 20:00 Loc.

Athletic-Lanzarote 21:30 ETB1

Real Madril-Valladolid 21:30 O.I.

Bihar Ordua TB

At. Madril-Lorca 21:00 O.I.

Joaneko partidak
Recreativo 0-2Sevilla

Gramenet 2-0Lleida

Mirandes 1-3Betis

Elx 1-0Numancia

Osasuna 2-0Getafe

Lorca 1-3At. Madril

Lanzarote 2-1Athletic
Valladolid 0-0Real Madril

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.