Bi talde falta ziren Txapeldunen Ligako final-laurdenetako zortzikoa osatzeko, eta Real Madril izango da horietako bat. Bestea Chelseak eta Napolik jokatu beharreko kanporaketatik zen ateratzekoa, baina, 3-1ekoaren eraginez, lerro hauek idazteko orduan luzapenean zen lehia. Real Madrilek eroso irabazi zion CSKA Moskuri, 4-1, Higuain, Cristiano Ronaldo (bi) eta Benzemaren golei esker.
Real Madrilekin batera, Bartzelona, Benfica, Milan, Bayern Munich, Olympique Marseilla eta Apoel ere egongo dira biharko zozketan, Nyonen (12:00).
Real Madrilek ere aurrera egin du Txapeldunen Ligan
Bartzelona, Benfica, Milan, Bayern Munich, Olympique Marseilla eta Apoel ere biharko zozketan egongo dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu