Real Madrilek eta Bayern Munichek finaleko beste txartela izango dute jokoan gaur

Alemaniarrak 2-1 nagusitu ziren joaneko partidan, Gomezek azken minutuan sartutako golari esker

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Maiatzaren 19ko Txapeldunen Ligako final handia erabakita geratuko da gaur iluntzean. Real Madrilek eta Bayern Munichek finalerdietako itzuliko partida jokatuko dute Santiago Bernabeu zelaian (20:45, ETB1). Alemaniarrek pasa den asteartean lortutako errentari eutsi nahiko diote. 2-1 nagusitu ziren Allianz Arenan jokatu zuten joaneko partidan. Azken unean Mario Gomezek sartutako golari esker, abantailarekin joango dira aurkariaren etxera. Helburua argia dute: pasa den astean lortutako errentari eustea. Espainiarrek, berriz, ez dute markagailuari buelta ematen lan erraza izango. Puztuta etorriko da Jupp Heynckesen taldea. Alor psikologikoa erabakigarria izango da, hortaz.

Hamar urte pasa dira Real Madril Txapeldunen Ligako final batera sailkatu ez dela. Bi protagonistak Europan elkarren aurka aritu diren hemeretzi alditan, gainera, alemaniarrak 11 aldiz nagusitu dira. Sei alditan baino ez espainiarrak. Pasa den asteko hamaikakotik, Jose Mourinhokaldaketa bakarra egingo duela aurreikusten da. Marcelok Fabio Coentraoren lekua beteko du ziurrenik. Heynckesek, berriz, neurketaaurreko minutuetan erabakiko du jokalarien zerrenda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.